Skip navigation

Monthly Archives: November 2010


Are you looking for a book recommendation off the beaten path for your book club, or even just for yourself?

Then you should definitely check out READERS’ CIRCLE:   http://www.readerscircle.org/index.html

Delphine Pontvieux is the reader’s circle featured author for the month of December. We encourage you to contact her via the website should you want to set up an author chat with her, or to request a list of BOOK CLUB QUESTIONS for ETA-Estimated Time of Arrest. More details here: http://www.readerscircle.org/index.html

Also if you belong to a book club and would be interested in making a group purchase of the book at a special book club discount, please contact missnyet@missnyet.com to take advantage of this offer.

Advertisements

As of today, ETA-Estimated Time of Arrest is available in E-book format on Amazon.com.

Click here to download your copy within the minute to your E-book reader!

http://www.amazon.com/ETA-Estimated-Time-of-Arrest-ebook/dp/B004CLYN4C/ref=dp_kinw_strp_1?ie=UTF8&m=AG56TWVU5XWC2


Save the date for this glamorous event, right on time for the holidays!

LOVE, DIVORCE, GLAMOUR, DRAMA,
FIND IT ALL AT AUTHORAMA
 

A  U T H O R A M A

DECEMBER 7, 2010

at the beautiful KARYN’S ON GREEN
130 South Green Street
Chicago, IL 60607-2625
(312) 226-6155

Come mingle with Eight famed authors and absorb yourself in the literary atmosphere, get your book hand signed in time for the holidays, immerse yourself in the glamour and elegance that can only be found at the sleek and fashionable Karyn’s on Green.

Complimentary Wine and Hors D’oeuvres with Eight famed authors featured with Good Morning America, Chicago Tonight, CandidCandace.com, Chicago Now, Journal Skyline, HOY Chicago, IMAGE Chicago Magazine, Chicago Tribune, Michigan Avenue Magazine, VIA Times, Entertainment Magazine, Chicago Sun-Times, Windy City Times, No Strings Attached E-News, Chicago Social, En Chicago, Chicago Art Deco Society Magazine, and Cosmopolitan. 

A portion of the proceeds from the books will go to Mary’s Meals. A special AUTHORAMA cost for books, and all authors will personally sign their books for you.

Marlys A. Bider: Continuum
Sherrill Bodine: A Black Tie Affair
Mary Edsey: The Best Christmas Decorations in Chicagoland
Jill Egizii: The Look of Love
Michele Lowrance: The Good Karma Divorce
Delphine Pontvieux: ETA: Estimated Time of Arrest
Terri Ryan: Life Is One Big To-Do List: A Woman’s Life after 40
Steve Starr: STARRLIGHT, Glamorous Latin Movie Stars of Early Hollywood

This promises to be the most glamorous literary event this holiday season. Do not miss out!


For everyone who can read Euskara, here is an interview with Delphine Pontvieux recently published in Karmel magazine in the Basque country.

“Terrorismoaren gaiaren inguruko thriller politikoa idaztea nuen xede”

Delphine Pontvieux, ETA- Estimated Time of Arrest, Miss Nyet Publishing, LLC, 334 or. Chicago, 2009

ETA-Estimated Time of Arrest Delphine Pontvieux frantziarrak idatzitako lehen liburua da; eleberria ingelesez idatzita dago eta fikzio arloan kokatzen da. Baina interesgarria eta harrigarria dena liburuaren sinesgarritasuna da. Nahiz eta fikziozko liburua izan, eleberriaren funtsa Euskal Herriaren egoera politikoari lotuta dago erabat. Are gehiago, zenbait gertakizun benetan gertatu ziren. Izan ere, autoreak ez ditu soilik Euskal Herriaren historia, kultura eta inguru soziala ezagutzen, baizik eta, konkretuki, polizia (hegoaldekoa zein iparraldekoa), ekintzak, sasiarteko eta isilpeko lana, militantzia, presondegia, eta abar luzea aipatzen dituenean, irakurlea harrapatzen du.

Liburuaz

Pontvieux-en eleberria thriller bat da. Pertsonaia nagusia, leku okerrean eta denbora okerrean aurkitzen da: 1992an, berak egin ez zuen ekintza bat leporatzen dio espainiar poliziak.

Pontvieux-ek Euskal Herriaren egoera konplexua erabiltzen du istorio epiko bat narratzeko. Pertsonaia bakoitzak gatazkaren ertz bat adierazten du, irakurleak gatazka konplexu horren osotasuna nolabait eduki dezan.

Badirudi, autorea, John LeCarré balitz bezala, alde guztien ikuspuntuak, zehaztasunak, gorrotoak, inbidiak, gorabeherak azaltzeko trebatu dela. Aldiz, eta esan bezala, Pontvieux-en lehen eleberria da.

Pontvieux-ek pertsonaia nagusiaren inguruko lekuak, komunitateak, familia eta lagunak baliatuz, arazo potoloa dakar mahaira: euskal independentziarena. Autoreak, fikziozko pertsonaiak deskribatuz, euskal separatismoari lekua egiten dio, bere zaletasun pertsonalak (eskalatzea, natura, ekologismoa) argiro azaltzen dituelarik.

Delphine Pontvieux-ek bere liburua euskaldunon artean zabal eta irakur dadin nahi du. Hori dela eta, eta Pontvieux-en jarrera zabala profitatuz, galdera sorta bat prestatu dugu KARMELeko irakurleak jakin dezan zertan datzan eleberri honek, baita autoreari buruzko beste zenbait ezaugarri ere.

Aldez aurretik, gure eskerrik beroenak Delphine Pontvieux-i.

Elkarrizketa:

1. Nongoa zara, non jaio zinen? Non bizi zara?

Frantziarra naiz, Versailles-en jaioa. Zazpi urte nituenean, familia osoa Borgoniara joan zen bizitzera, eta han bota nituen nire unibertsitate arteko urteak. Unibertsitate garaian hainbat herrialde ezberdinetan izan nintzen: AEB (Texas eta Floridan), Australian eta Madrilen ere bai, hiru hilabetez. Orain, 11 urte daramatzat Chicagon bizitzen (Illinois, AEB).

2. Zer nolako ikasketak egin dituzu? Non?

Eskolan hizkuntzak ikasi nituen: espainola eta ingelesa, eta baita grekoz ere (Sokratesena, ez modernoa), eta literatura eta filosofia. Dijon-eko unibertsitatean itzulpengintza, interpretazioa eta nazioarteko merkataritzako lizentziatura egin nuen. Beka bati esker Floridara joan nintzen urte bete ikastera eta han errusiera ikasi nuen, nahiz eta orain dena ahaztu zaidan. Ikasketak bukatu ondoren, Admsterdam-era joan nintzen bizitzera eta han oinarrizko holandesa ikasi nuen.

3. Esperientzia profesionala? Zertan? Non?

Musika arloan lan egin izan dut beti. Holandara heldu bezain laster, Los Angeles-eko diskoetxe independente batentzako lanean hasi nintzen, Europako marketing arduradun gisa. Gero, AEBetara joan nintzenean bizitzera, Chicagoko beste diskoetxe batentzako lan egin nuen nazioarteko marketing eta promozio zuzendari bezala. Egun osoz lan egiteari utzi egin nion liburua idatzi ahal izateko eta, ondotik, neure enpresa sortzeko: Miss Nyet Publishing, LLC. Urpeko igeriketa irakaslea ere banaiz eta Frantziako aldizkari baterako zutabeak idazten ditut.

4. Eskalatzailea eta urpekaria zara. Idatzi al duzu ezer gai horietaz?

ETAn mendia eta eskalada ageriko gaiak dira. Lartaun-ek, nire protagonistak, mendiak maite ditu, baketsu sentitzen da Pirinioetako haitzak eskalatzen dituen bakoitzean eta, hala, Faustine bere neskalagunari ere bere grinaren berri erakusten dio. Zazpi urte daramatzat eskalatu gabe, bizi naizen lekuan ez dagoelako mendirik. Hemen Michigan aintzira daukagu, garai ezberdinetan hondoratutako barkuz betea, beraz, askotxo dago esploratzeko. Chicagoko Ur Azpiko Arkeologia Elkarteko bazkidea naiz. Frantziako urpekaritzari buruzko aldizkari batzuetarako artikuluak idazten ditut eta segur aski, bigarren liburuan, urpekaritzari buruzko zerbait sar nezake…

5. Badirudi ibiltari samarra zarela: Frantzia, AEBak, Espainia, Herbehereak, Illinois (Chicago)…, ezagutzen al duzu Euskal Herria? Iparraldea? Hego Euskal Herria?

Ikaragarri gustatzen zait bidaiatzea, ahal dudan guztian, gure planetaren izkina ezberdinak deskubritzen joatea. Nahiko ondo ezagutzen dut Iparraldea, iparraldeko kostaldea eta barrualdeko zenbait herritxo (Ainhoa, Donibane Garazi…). Hego Euskal Herriari dagokionean, Donostia, Irun eta Bilbo ezagutzen ditut. Argi dago, beraz, berriro Euskal Herrira bueltatu eta gainontzekoa ezagutu behar dudala!

6. Eta orain idazlea. Zure lehen eleberria argitaratu da (duzu!, gero itzuliko gara gai horretara!): ETA-Estimated Time of Arrest. Zergatik jauzi hori literaturara?

Betidanik gustatu izan zait literatura. Interes eklektikoa da nirea. Klasikoak gustatzen zaizkit, filosofoak (nahiz eta gezurra esango nukeen azken aldi honetan Descartes irakurri dudala esango banu), espedizioei eta ospe handiko abenturei buruzko kontakizunak, gaur eguneko literatura eta, oro har, nire arreta deitzen duen guztia. Betidanik gustatu izan zait, baita, idaztea. 15 edo 16 urte nituenean, aitak idazmakina bat oparitu zidan. IBM elektriko bat zen, izugarrizko pisua zuena. Hain poz handia hartu nuen, oparia jasotako egunean bertan kontakizun laburrak idazten hasi nintzela. Gainera, bidaiatzen dudan bakoitzean, egunerokoa idazten dut nire inpresioei eta abenturei buruzkoa. Duela bost urte hasi nintzen Frantziako urpekaritza aldizkari baterako artikuluak eta zutabeak idazten; batzuetan, AEBetako egunkarietarako ere idazten dut eta honek eman zidan berriro idazketara bueltatzeko gogoa. Hala ere, sekula ez nuen pentsatu liburu bat idatziko nuenik. Naturalki atera zen. Eta liburua zetorrela konturatu nintzenerako, jada, beranduegi zen buruan neukan istorioa kontatzeari uzteko…

7. Zer dela eta kokatu duzu zure eleberria Euskal Herrian?

Arraro samarra izan zen; esan nahi dut, hasieran idazten hasi nintzen istorioak ez zuela azken bertsioarekin zerikusirik. Hiru edo lau kapitulu idatziak neuzkan jada Faustineren pertsonaia liburuan sartu nuenerako. Frantziarra zela ikusten nuen baina ez nuen nahi paristarraren estereotipoari erantzun ziezaion. Orduan, nongoa izan zitekeen pentsatzen hasi nintzen eta ez dakit zergatik, Euskal Herrikoa izan zitekeela pentsatu nuen. Egun hartan, lotara joan nintzenean, ideia burutik ezin kenduta ibili nintzen eta amets garratz bat izan nuen. Biharamunean, jada, banekien zer istorio kontatu behar nuen. Norabide berri bat nuen eta, hala, den-dena Euskal Herrian kokatu zen…

8. Zer dela eta eleberriaren bi pertsonaia garrantzitsu (Lartaun eta Patxi) daude nolabait lotuta ETArekin? Zergatik ETA?

Buruan nuena terrorismoaren gaiari buruzko thriller politikoa idaztea zen, akzioz eta abenturaz betea (eta maitasun pixka bat ere bai, noski, zeren eta zer litzateke bizitza maitasunik gabe?). Egia esan, amerikarrek idatzitako thrillerrak irakurri ondoren, beti gai berak lantzen dituztela konturatu nintzen: mendebalde erdialdeko istorioak, Al Quaedari buruzkoak… Baina ez dut gogoratzen bat bera ere irakurri dudanik Europan kokatutakorik, IRA eta Irlandako gatazkari buruzkoren bat kenduta ez bada… Horrela heldu nintzen, bada, ETAz pentsatzera. Lartaun eta Patxi laurogeigarren hamarkadako gazte militanteak ziren, garai hartan beste asko bezala, Euskal Herrian. Baina bide ezberdinak aukeratu zituzten, bizitzan zehar pairatzea egokitu zitzaizkien gertaerengatik. Patxik borroka armatua aukeratu zuen; Lartaun-ek, ostera, gatazkari irtenbidea emateko bide baketsuagorik asmatuko zutela sinetsi nahi izan zuen. Egia esan, ETAren historia oso da interesgarria, eta konplexua, Francoren garaian, bereziki. Eta munduaren gehiengoak ez du ETAz gauza handirik ezagutzen, terroristak direnaz aparte.

9. Elkarrizketa batean irakurri dugu Fermin Muguruza ‘laguntzailea’ izan duzula. Esango al diguzu nondik datorren harreman hori?

Laurogeigarren hamarkadaren hasieran lehenengo aldiz Espainiara joan nintzenean, Kortaturen, hau da, Ferminen taldearen zinta bat oparitu zidan lagun batek eta izugarri gustatu zitzaidan bere musika. Hamaika urte nituen bere punk rock joera deskubritu nuenean. Orduan ez nuen Fermin ezagutzen, noski. Nire talde gustukoenaren abeslaria zela besterik. Urte batzuk beranduago, Amsterdam-en lanean ari nintzela, diskoetxe batera deitu nuen eta bat-batean, berarekin hizketan ari nintzela konturatu nintzen. Luzez hizketan aritu ginen eta halaxe “ezagutu” genuen elkar. Gerora, 12 urte beranduago, liburua idazten hasi nintzenean, gaiaz ez nekiela askorik konturatuta, Ferminez gogoratu nintzen eta email bat bidali nion; ez nuen uste nitaz gogoratuko zenik. Baina bai, galdetu nionean ea Euskal Herriari buruzko galdera batzuei erantzungo ote zion eta, gainera, euskarara itzulita, baiezkoa eman zidan. Zeren eta bera halakoa da: bere herriaz maitemindua, edonori laguntzeko prest, eraman onekoa eta gartsua. Egia esan, bere laguntza oso garrantzitsua izan da nire proiektuan, batez ere, hainbat gertaerek sinesgarritasuna duten edo ez neurtzeko eta gomendioak emateko orduan… Guzti honetatik onena zera da, liburua bukatzerako, lagunak egin ginela eta asko errespetatzen dudala bai artista bezala, bai gizon bezala.

10. Euskal politika, polizia, ekintzak, presondegia, sasiarteko eta isilpeko lana…, nola jabetu zara gai horietaz guztietaz?

Lehenik eta behin, nire bizitzako aldirik luzeena Frantzian bizi izan dut. Garai hartan, beti zegoen albisteren bat gaiaz, zela telebistako albisteetan, zela prentsan… Gure errealitatearen parte ere ba zen.

Bestalde, liburu asko irakurri ditut gaiaz.

Eta azkenik, Euskal Herriko jende askorekin hitz egin dut. Baita polizia ohiekin ere eta hauek beren istorioak kontatu dizkidate, beren ikuspuntua eman gaiaz… Iritzi ezberdinak jaso nahi izan nituen, egoeraren ikuspuntu orokorra izateko.

11. Militantzia, militanteen portaerak, frantziar eta espainiar polizia desberdinen portaerak…, non lortu duzu informazio ‘berezi’ hori?

Arestian aipatu bezala, liburua idazten ari nintzen bitartean jende askorekin hitz egin nuen: hasi militanteengandik eta baita 80 eta 90. hamarkadetan polizia izandakoekin ere. Prozesu oso interesgarria izan zen, eta gogorra, zeren eta jende askok ez du gaiaz hitz egin nahi. Baina beno, gauza asko ikasi nuen: anekdota eta gertakizun paregabe asko, liburuetan sekula aurkituko ez nituzkeenak, eta beraiei esker, liburu sinisgarri eta sakon bat idatzi ahal izan dut.

12. Ba ote dago loturaren bat Euskal Herriko errealitatearen eta fikzioan idazten duzun eleberriko ‘Euskal Herri’ko egoeren artean? `Benetako’ ETAkoen eta fikziozko ETAkoen artean?

Erantzun hau zeuek eman beharko zenidakete! Ez naiz sekula Euskal Herrian bizi, beraz, nik Euskal Herriaz, bertako jendeaz, eta bere historiaz dudan ikuspuntua oso pertsonala eta momentu konkretu batekoa da. Gainera, esango nuke, pertsona bakoitzak bere ikuspuntu pertsonala daukala bizi den herrialdearen gainean, eta ez daude bi pertsona, biak euskaldunak izanda ere, euskal gatazkaren gainean iritzi bera izango dutenik.

ETAren gainean ere, ezingo nuke esan. Ez dut ETAko inor ezagutzen eta gaiari buruzko liburuak existitzen diren arren, ETAren historiari, helburuei, filosofiari eta ekintzei buruzkoak dira, eta ez dute aipatzen barrutik nola funtzionatzen duen, normala den moduan, antolakuntza sekretu bat baita. Hori dela eta, ez nuenez ezagutzen ez dudan zerbaiti buruz idatzi nahi, erabaki nuen Patxik ETArengandik independentea izango zen talde bat antolatu behar zuela. Horrela, nik, idazle bezala, askatasun handiagoa izango nukeen liburuan “Zorrotz Taldea” deitzen den komandoaren antolakuntza eta akzioak deskribatzeko.

13. Faustine (emakumezko pertsonaia nagusia) eta Delphine: zer daukate biek komunean, biak eskalatzaile, ekologista eta abar izatetik aparte? Zenbat biografia dago zure eleberrian?

Kar Kar, hauxe da segur aski beti gehien galdetzen den galdera!

Egia da, nire ahaleginak egin nituen irakurleak bere buruari galdera hori egin ziezaion!

Faustine-k nire antza dauka, ilearen luzeran izan ezik… bere ezaugarrietan nire izaeran parte handi bat jarri dut.

Garrantzitsuena pertsonaiak erreal bilakatzea da (guk maite ala gorroto ditugun, horrek ez du inolako garrantzirik). Bai, nik eskalatu dut liburuan aipatzen den harkaitz hori, eta liburuko komuna horretan ere egon nintzen… zirraragarri topatu dut bikoiztasun horrekin jolastea… jendeak galdetzea zer den biografikoa eta zer ez…

Hala ere, hori nire sekretua da, gordetzekoa.

Jendeak dio ezagutzen dugunaz idazten dugula, ezta?

14. Horren liburu mardula idazteko, segur aski iturri (desberdin) asko erabili dituzu. Zeintzuk autore? Zer nolako gaiak?

Euskal Herriko egoera sozio-politikoa eta ETAren nondik norakoak ulertzeko irakurri nituen liburuak honakoak izan ziren: Jean Chalvidant-en lanak, Antonio Elorza, Jose Maria Garmendia, Gurutz Jauregui, Florencio Dominguez eta Patxo Unzuetak idatzitako La historia de ETA, eta Joseba Zulaikaren Basque Violence, besteak beste…

15. Autoedizioa. Zer dela eta?

Zeren eta:

1. Ez daukat pazientziarik. Behin lana bukatu nuenean, jendeak irakur zezan nahi nuen.

2. Gauzak neurez egitea gustatzen zait, behintzat badakidanean, geroxeago ere egingo direla.

3. Urteak eta urteak egin ditudalako artistak promozionatzen eta lan honetan esperientzia izanik, badakidalako nola egiten den.

4. Horrela, askatasun artistiko osoa izan dudalako nire liburuaren gainean (edukiaren eta ilustrazioen gainean)

5. Betidanik nahi izan nuen enpresa bat egituratu eta nola doan ikustea.

16. Eta zer dela eta Miss Nyet Publishing etxea?

Miss Nyet-ek “Ez Andrea” esan nahi du (“nyet” errusieraz “ez” baita). Nire aitonak eta aita pontekoak ezizen hau jarri zidaten txikia nintzenean, gauza guztiei “ez” esaten nielako… Urteak beranduago, nire enpresari izena ematerako orduan, “Ez Andrea”z gogoratu nintzen eta hortik dator izena… Izena ondo dator baita argitaletxe batentzako ere, zeren eta argitaletxeek jasotzen dituzten eskuizkribuen %99a atzera bueltatzen baitute… kar, kar.

17. Liburuaren aurkezpenak, promozioa, kritikak…. esaguzu zerbait horretaz.

Orain arte ez dut kritika txarrik irakurri… ea halaxe jarraitzen dugun! Nire webgunean irakur daitezke orain arteko kritikak. Promozioari dagokionean, nik neuk egiten dut; lan gehiago da baina ikaragarri gustatzen zait. Jende oso bereziarekin egin dut topo egitasmo honetan murgildu nintzenetik eta esperientzia guztiz baikorra izan da. Eta uztailean Frantziako kontsuletxeak eskaintzen duen “Arteak eta Kultura” saileko “French in Chicago Commnunity Award” saria jaso nuen.

18. Ezagutzen ote dugu euskaldunok zure liburua? Euskal Herrian? Frantzian? AEBetan? Beste inon?

Beno, espero dut, orain, Karmel aldizkariari esker horrela izatea! Egia esan, oraingoz, AEBetan argitaratu da bakarrik, nahiz eta posible den Amazon bidez edo nire webgunearen bidez http://www.missnyet.com eskabideak egitea. Liburuak Frantziatik bidaltzen ditugu, bidalketa gastuak murrizteko. AEBtako euskal aldizkari eta elkarteengandik interes eta laguntza handia jaso dut, ikaragarria dena! Izugarri gustatuko litzaidake euskal argitaletxeren batekin harremanetan jarri eta euskarara itzulita, Euskal Herrian ere argitaratu ahal izatea… Ea nola paratzen den etorkizuna! Liburua Frantziako liburu-dendetan ere badago salgai baina ondo saldu ahal izateko, frantsesera itzuli beharko nuke… Duela gutxi agente bat ere aurkitu dut liburua aurkeztu nahi duena… Ea bada, frantsesera itzuli eta frantsesez argitaratzeko modurik aurkitzen dudan eta zergatik ez, Europako beste herrialdeetara baita.

19. Zure webgunean Euskal Herriko informazioa jasotzen duzu. Zergatik?

AEBtan jende askok, nire eleberria irakurri aurretik, ez zekien ezer Euskal Herriaz, ezta existitzen zenik ere. Niretzat oso gustagarria da jakitea, abentura istorio bat irakurri ondoren, munduko txokotxo honi buruz ikasteko modua izan dutela, eta interesatu zaiela. Irakurle baten mezua jaso dut zera esaten zidana: nire liburuan, ikaragarri gustatu zitzaizkiola deskribatzen nituen lekuak eta paisaiak eta, hori dela eta, Euskal Herrira bidaiatzea erabaki duela. Liburuarekin oso ondo pasatu zuela esaten zidan! Horixe da, niretzat, jaso dudan saririk onena.

20. Etorkizunean zer? Beste eleberriren bat? Beste ezer desberdinik? Ezer loturik Euskal Herriarekin? Jadanik idatzi duzun eleberriaren segida bat?

Momentu honetan beste eleberri da idazten ari naiz. ETAren jarraipena izan liteke… baina goizegi da oraindik hala izango dela ziurtatzeko. Istorioa ETA (1994an kokatzen dena) baino 12 urte beranduagokoa da, 2006koa. Mexikon hasten da, berriro ere. Baina horixe da kontatuko dizudan guztia…

21. Karmel aldizkaria kulturaz eta literaturaz, batez ere euskal kulturaz eta literaturaz arduratzen da (beste gai askoren artean). Ezer gehitu nahi al duzu irakurleentzat?

Eskerrik asko nire liburua Karmeleko irakurleei aurkezteko aukera eskaintzeagatik eta espero dut elkarrizketa honek liburua irakurtzeko gogoa piztu izana. Eta espero dut baita zuen herrialdeko Lartaun, Faustine eta Patxiren istorioak bihotzera hel dakizkizuela.

Mundu honetako herrialde bakoitzaren kultura, hizkuntza eta tradizioaren alde egitea gu guztion ardura da; ez bakarrik iraganaz eta historiaz gogoratzeko, baizik eta gure ezagutza eta nortasuna ondoko belaunaldiei transmititzeko.

Plazera izan da zure eleberria irakurtzea, eta galdera-erantzun hauekin zu zeu pixka bat ezagutzea. Mila esker emandako erantzunengatik eta nahi duzun arte.

Mila esker zuei, Joseba eta Ana! Plazera izan da niretzat ere elkarrizketari erantzutea.

Joseba Felix Tobar-Arbulu eta Ana Urkiza



Yesterday brought the perfect mix of books and shoes/clothes lovers together. Everyone in attendance got to mingle and chat around a glass of champagne and delicious chocolate-y treats and a killer time was had by all. Guests got the chance to get their own personalized copy of “ETA-Estimated Time of Arrest”, along with special perks and gifts.

Check out the photo gallery for a summary of the event. A huge thank you goes out to Mademoiselle Coco, as well as Michele Peters and everyone at Saks 5th Avenue for the amazing meet and greet. You sure know how to put a party together!

See you at the next one, looks like it is going to be a repeat in March of 2011!

And for everyone in the Chicago area, i am looking forward to seeing you all at Newberry library next Wednesday, Nov. 17th, 60 W. Walton for another meet and greet that is sure to be a lot of fun as well!

getting ready for the meet and greet

Delphine and her VIA "very Important Assistant" Catherine

with Coco and Michele, organizers extraordinaire


Do you belong to a book club? Are you looking for new members in your area?

Do you wish you belonged to a book club? Do you want to start one?

Are you tired of getting the same old New York bestsellers list book recommendation for your book club?

Do you feel like receiving suggestions off the beaten path?

Then you should definitely check out this website:   http://www.readerscircle.org/index.html

Also, Delphine Pontvieux is a featured author this month. Check out her novel, and feel free to contact her through the website should you want to set up an author chat with her. More details here: http://www.readerscircle.org/index.html


A new article by Delphine Pontvieux in France-Amerique magazine.

Un groupe d’adolescents de la Courneuve, dans la banlieue de Paris, vient de passer une semaine à Chicago dans le cadre d’un projet photo et video soutenu par des associations des deux cotes de l’Atlantique. Une exposition de leur travaux est visible toute la semaine au Daley Center. En avril, de jeunes Américains découvriront Paris.

read the full article here: http://www.france-amerique.com/articles/2010/11/02/xxx.html


Read it here (in French) and view a video by Fermin Muguruza for the song Asthmatic Lion Sound System (The remix of which is part of the Pintxatu soundtrack)

http://www.france-amerique.com/articles/2010/10/26/recette.html


Read the article and interview here (also appeared on Buber.net):

http://alimotxe.blogspot.com/2010/10/delphine-pontvieuxs-new-novel-eta.html?utm_source=twitterfeed&utm_medium=twitter

%d bloggers like this: